ONGI ETORRI GALA NUTRIZIORA!
Gala Nutrizioan, elikaduraren inguruko aholkularitza pertsonalizatua eskeintzen dut, presentzialki, zein online zerbitzuak erabiliz. Nire helburua, osasuna eta ongizatea sustatzea da elikadura orekatua eta bizi ohitura osasungarriak bultzatuz. Web orri honetan, berriz, elikadura aholkuak eta hainbat errezeta ere aurkituko dituzu hilero!
Nire inguruan...
Irati Gardoki Larrea naiz, Giza Nutrizio eta Dietetika graduduna, ISAK 1 antropometrista eta nutrizio hormonalean, zein crosstraining munduko nutrizioan espezializatua. Txikitatik kirol munduan aritu izan naiz eta ondorioz beti izan dut interesa elikaduran ere. Hala, nire helburua elikadura egokiaren bidez osasuna eta ongizatea hobetzea da bizi ohitura osasuntsuak bermatuz.
Hezkuntza nutrizionala
Zure helburu eta bizimodura egokitutako elikadura plan bat eskeiniko da, dieta eta errestrikzioak albo batera utziz.
Nutrizio hormonala
Oreka hormonala egokitzeko elikadura plan pertsonalizatu bat eskeiniko da, zure osasuna eta ongizatea hobetzen laguntzeko asmoz.
Nutrizio klinikoa
Zure osasuna hobetzeko eta gaixotasunen prebentziorako zein tratamenduan laguntzeko elikadura plan bat eskeintzen da.
Kirol nutrizioa
Praktikatzen duzun kirolean zure errendimendua hobetzen lagunduko dizun elikadura plan bat eskeiniko dizut.
Ebaluazio antropometrikoa
Gorputzaren konposizioa eta nutrizio-egoera neurtzeko ebaluazioa eskeintzen da.
Crea tu propia página web con Webador