ZERBITZUAK

Hezkuntza nutrizionala

 

 

Zure helburu eta bizimodura egokitutako elikadura plan bat eskeiniko da, dieta eta errestrikzioak albo batera utziz. 

Zerbitzu honen helburua ohitura egokiak sustatzea da, elikagaien aukeraketa, prestaketa eta hauen inguruko ezagutzak emango direlarik. 

Orokorrean bizi osasuntsu eta orekatu bat lortzeko tresnak eskaintzen dira.

Nutrizio hormonala

 

Oreka hormonala egokitzeko elikadura plan pertsonalizatu bat eskeiniko da, zure osasuna eta ongizatea hobetzen laguntzeko asmoz. Gainera, hormonek eragin handia dute ugalketa-sisteman, emozioetan, metabolismoan eta beste hainbat prozesu fisiologikotan eta horrenbestez, askotan hauen desorekaren bitartez patologia eta egoera fisiologiko ezegonkorrak sortzen dira. 

 

Zerbitzu honen bidez zertan lagun zaitzaket?

  • Dismenorrea edo hilerokoaren mina
  •  Hileroko irregularrak
  • Amenorrea hipotalamikoa
  • SOP
  • Hilekoaren aurreko sindromea (SPM)
  • Hiperprolaktinemia
  • Hiperestrogenismoa
  • Endometriosia
  • Menopausia
  • Haurdunaldia
  • Edoskitzaroa

Nutrizio klinikoa

 

Zure osasuna hobetzeko eta gaixotasunen prebentziorako zein tratamenduan laguntzeko elikadura plan bat eskeintzen da dietoterapia oinarritzat hartuz. 

Zeintzuk dira dietoterapia erabiliz tratatu ditzakegun gaixotasunak?

  • Diabetesa
  • Zeliakia
  • Hipertentsioa
  • Hiperkolesterolemia
  • Anemia
  • Alergia eta intolerantziak
  • Hiper- eta hipotiroidismoa

Ebaluazio antropometrikoa

Gorputzaren konposizioa eta nutrizio-egoera neurtzeko ebaluazioa eskeintzen da.

Crea tu propia página web con Webador