Elikadura-malgutasuna elikadurarekiko ikuspegi bat da, non aukera ematen duen askotariko elikagaiez gozatzeko, muturreko murrizketarik edo arau zurrunik ezarri gabe. Dieta zorrotzek ez bezala, antsietatea eta frustazioa eragin baititzakete, elikadura-malgutasunak harreman orekatuago eta osasungarriago bat sustatzen du.
Ikuspegi honen oinarri, elikagai guztiak dieta osasungarri baten parte izatea da, beti ere neurriz kontsumituz eta nutrizio-beharren eta jateko plazeraren arteko oreka mantenduz. Elikagai "on" eta "txarrak" daudela esan beharrean, elikadura-malgutasunak ikuspegi ez hain murriztailea izan ohi du, non elikadura-erabakiak goseak, nahiak eta ongizate-helburu pertsonalek gidatzen dituzten.
Elikadura malgutasunean funtsezko printzipioak:
- Moderazioa, ez gabezia: gustatzen zaizkigun elikagaiez gozatzea da kontua, inolako errurik sentitu gabe, baina ikuspegi moderatu eta kontzientearekin.
- Entzun zure gorputzari: kontzientzia eta gose fisiko eta emozionala bereizteko gaitasuna sustatzea funtsezkoa da. Gose zarenean jateak eta ase zarenean gelditzeak, janariarekin harreman osasungarriagoa izaten laguntzen du.
- Oreka: elikadura-malgutasunak elikagaien arteko balantzea sustatzen du, elikagairik baztertu gabe.
- Iraunkortasuna epe luzera: muturreko dietak saihesten dira eta denboran iraun dezakeen elikadura ahalbidetzen du, elikadura-ohitura osasungarri eta iraunkorrak bultzatuz.
Elikadura malgutasunaren onurak:
- Janariarekin harreman hobea izatea: erru sentimendua eta murrizketei lotutako estresa ezabatzean, elikadura malgutasunak janariaz gehiago gozatzen laguntzen du, jokabide desordenatuaren ereduetan erori gabe.
- Ohitura osasungarriekiko atxikimendu handiagoa: ikuspegi jasangarria eta moldagarria denez, pertsonek aukera gehiago dute epe luzera euren nutrizio-helburuei eusteko.
- Elikadura nahasmenak izateko arrisku txikiagoa: dieta zorrotzekin lotzen den "dena edo ezer ez" zikloa saihesten du, eta ikuspegi orekatuagoa sustatzen du.
Laburbilduz, elikadura malgutasuna, elikadurarekiko ikuspegi errealista eta osasungarria da. Zure janari gustukoenez gozatzearen eta organismoaren nutrizio-beharrak asetzearen arteko balantzea aurkitu nahi da, epe luzera ongizatea sustatuz, muturreko murrizketetan erori gabe.
Añadir comentario
Comentarios